ARTEA

Emilia Enriquezen iraganaren oihartzunak, Donostian

Emilia Enriquez  (Ourense 1972) artistak bere eskulturak, instalazioak eta pinturak bildu ditu Donostiako Boulevard Aretoetan jarri duen Iraganaren Oihartzunak izeneko erakusketan. Obrak ikusgai daude abenduaren 1era arte, eta geisha japoniarrari eskainitako instalazio eskultorikoa dela esan daiteke.

Artistaren hitzetan, “Lana egiteko orduan, hizkuntza sinbolikoa, keinu-hizkuntza, pasioa eta intuizioa izaten ditut gidari. Inspiratzen nauenaren eta ikaratzen nauenaren artean mugitzen naiz beti, arau estetikoak alde batera utzita, era independentean. Eta, nire obra guztietan, atzera begirako analisiak egiten ditut”.

Hala, erakusketan geisha itxura daukaten eskulturak paratu ditu, eta txotxongilo edo automata tankerakoak: “Ideia kontzeptuala da, eskulana beharrean; eskulturek txotxongilo- edo automata-kutsua daukate. Barneko ikuspegi batetik landu ditut beti, haien ikastaldi luzea izanik gogoan, haien entrega, sakrifizioak, estutasunak, askatasun-falta eta denboraren aurkako borroka”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button