BESTELAKOAK

ATX Teatroaren “Tomiris” antzezlanarekin hasiko da “Udagoieneko Ostera” egitaraua

Urtero, udagoienean, Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko kultur zirkuitua abiatzen du Bizkaiko hainbat udalerritan, Udagoieneko Ostera ekimenaren bidez.  Aurtengo edizioa larunbatean hasiko da, hilak 27: ATX Teatroa konpainiak Tomiris obra taularatuko du Bilboko BBK Aretoan, 20:00etatik aurrera. Egitaraua, bestalde, azaroaren 23ra luzatuko da, eta zuzeneko zortzi emanaldi ikusteko parada eskainiko du.

Udagoieneko Ostera egitarauaren lehenengo hitzorduan antzerkia izango da protagonista: urriaren 27an, ATX Teatroa konpainiak Tomiris aurkeztuko du Bilboko BBK Aretoan, 20:00etan. Mendekuaren inguruko antzezlana da, indarkeria matxistaren inguruan ardazten dena, eta errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Sentsuala eta era berean gordina da obra, erreala eta fantastikoa.

Azaroaren 2an, halaber, kontzertua izango da Durangoko Plateruenan: Kokein eta Siroka, eta azaroaren 8an, Xabi Solano Maiza musikariak Inpernuko ikuskizuna aurkeztuko du Gernikako Lizeoan.

Azaroaren 9an, antzerkiaren txanda izango da: Ugao-Miraballesen, Bizimiñak ikusi ahalko da, Jane Jauregian. Egun berean, baina Zallako antzokian, kontzertua izango da: Oreka TX, Alos Quartet eta Amaia Elizaran arituko dira.

Azaroaren 16an, Mice musikaria Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean izango da eta 22an, Bilboko Kafe Antzokian, Ane Zugaza eta Desira izango dira. Azkenik, azaroaren 23an, Mursegok kontzertua emango du Sopelako Plaza Beltza gunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button