ESZENA

ATX Teatroa taldearen “Fakiu”, Izpuran

Baxe Nafarroa Herri Antzokiak aurkezturik, otsailaren 9an, 20:30ean, eta Izpurako F.Bentaberry gelan, ATX Teatroa taldearen Fakiu antzezlana programatu da.

Biolentzia, besteak beste, gure instintuetako bat da. Instintuei esker bizirauten dugu. Norbanakoaren primitibotasunean sakontzen du Fredi Paiaren obrak, umore beltzez josita. Antzerkilariak jostetan ari dira, testuarekin eta publikoarekin: emanaldi bakoitzean, ikusleen esku egongo da amaiera.

Hauxe da Fredi Paiak sorturiko eta Iñaki Ziarrustak zuzenduriko Fakiu obraren sinopsia: “Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, bildurra…eta, zelan ez!…. biolentzia. Besteak beste, gure instintuetako batzuk dira hauek. Eurei esker bizirauten dogu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiakaz partekatzen doguzan tresnak. Ezin izango geunke bizi euretariko bat kentzen badeuskue, ez ginateke bete-beteak izango”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button