IKUS-ENTZUN

Atlantikoa zeharkatuko dute euskal ekoizpenek, Valparaisoko “Euskal Zinema Zikloari” esker

Amama eta gero, Oreina eta Dantza filmak emango dituzte Txilen, Valparaisoko Viña del Mar Euskal Zinema Zikloaren barruan, hain zuzen.

FIC Viña Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzaren Txileko Ordezkaritza eta Valparaisoko Euzko Etxea erakundeen ahaleginak elkartu eta bertako Nazioarteko Zinemaldiaren programazioari lotuta sortu dute ekimen berri hau.

Asier Altunak zuzendutako Amama (2015) filmak zabaldu zuen pasa den astean ekimena, eta gaurkoan, Koldo Almandozen Oreina (2018) eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Eta zikloa datorren astean itxiko da, Telmo Esnalen Dantza (2019) filmarekin.

Ekimena berria izanik eta oraindik hasi besterik egin ez bada ere, jarraipena emango zaiola dirudi, pasa den ostiralean eman zuten lehen filmak izan zuen arrakasta ikusirik, asmo hori agertu baitute antolatzaileek. Hala, urteroko segida emateko asmoa dutela adierazi dute Euzko Etxeko arduradunek: “alai eta kontent gaude ekimenak izandako harrerarekin, zikloko lehenengo emanaldiak harrera polita izan du eta uste dugu, geratzeko etorri dela ekimena”.

Informazio gehiagorako, ikusi sarean, Euzko Etxea Viña Del Mar Valparaíso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button