Nontzeberri

“Aterpean” programaren deialdia zabalik da

Dantza Hirian, hiri-paisaietako mugaz haraindiko dantza-jaialdia, Baiona-Donostia Eurohiriko udalerri batzuetan egingo da, irailean. Era berean, Aterpean izeneko artista egoiliarren programaren zazpigarren deialdia ere abiatu du.

Programa artistei zuzenduta dago, eta dantzako ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzea du xede, bai eta publiko anitza dantzara gerturatzea ere. Programara aurkeztuko diren egitasmoen harira, lehentasuna izango dute Euskal Herriko eta Akitaniako proiektuek, eta euskal kulturari lotutakoek ere.

Bada, bi egitasmo hautatuko dira, eta erresidentziak ondokoak izango dira: Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionala, Errenteriako Dantzagunea eta Hendaiako Mendi Zolan Kultura Espazioa izango dira.

Asier Zabaleta, Iker Gómez, Izaskun Lapaza, Eneko Alcaraz eta Iker Larrue koreografoak eta, horiekin batera, Kukai, Anakrusa eta Androphine konpainiak Aterpean programatik igaro dira programa hau 2008. urtean sortu zenez geroztik.

Eskaerak aurkezteko azken epea maiatzaren 26a izango da. Programari buruzko informazio guztia hemen kontsultatu daiteke: www.dantzahirian.com.

Exit mobile version