ESZENA

Dantzaz Konpainiaren “Harri, Orri, Ar” lana, Andoainen

Ostegunean, azaroaren 3an,  21:30ean, Dantzaz Konpainiak Harri, Orri, Ar lana eskainiko du Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Ekoizpenaren izenburuak jolasaren aldarrikapena egin nahi du, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. “Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu”.

Hamaika jatorritako dantzariz osaturiko askotariko taldea da Dantzaz;  Nortasun berritzaile horren isla da, hain justu, Harri, orri, Ar. “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan”.  Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.

Adriana Pous-ek zuzenduriko koreografian Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O’Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, eta Olaia Valle biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button