ESZENA

“Aterpean”, artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Dantza Hirian-ek (Mugaz Haraindiko Hiri paisaietako Dantza Jaialdiak) Aterpean artista egoiliarren programa bideratzen du, gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera emateko helburuz. Egoitza horretara proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 5ean amaituko da.

Eta nori zuzentzen da? Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago.
Edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako pertsona fisikoak edo juridikoak aurkeztu ahal izango dira. Guztien artean Aterpean programak bi artista egoiliar hartuko ditu.

Laguntza ekonomikoa gehienez 2.500 eurokoa izango da, eta gutxienez 1.000 eurokoa proiektu bakoitzeko.

Egonaldia Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalean eta Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria) egingo da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button