BERTSOTAN

“Ahoa Bete Hots” jardunaldietan, kantagintza

Bihar hasita eta uztailaren 4ra bitarte, Esan berriz, esan lelopean abiatuko dira Amasa-Villabonan, Ahoa Bete Hots jardunaldiak. 

Aurtengoan transmisioa izango da hizpide, eta hala, Esan berriz esan lelopean antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioaz arituko dira hainbat aditu, haien artean, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Amuriza. Hauek guztiak Mintzola Fundazioaren egoitzan bilduko dira, uztailaren 2, 3 eta 4an.

Biharko egitaraua honela lotu dute: harrera eta karpeta banaketa egin ondoren, Mikel Markez kantariak Euskal kantagintzaren transmisioa hitzaldia egingo du. Bere atzean, Amaia Zubiriak Kantua entzun; entzuna kanta izeneko gaia jorratuko du. Atsedenaldiaren ostean, Maika Etxekopar Zuberoako kantu transmisioaz arituko da.
Eta azkenik, Mikel Markezen eskutik Kantuz kanta emanaldia: Euskal kantagintzan mugarri izan diren abestien kantaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button