LITERATURA

“Nagusia kanpoan bizi da” nobela aurkeztu du Katakrak argitaletxeak

Atzo, ekainak 13, Katakrak argitaletxearen nobedade bat aurkeztu zen Donostiako Liburutegiko sotoan: Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da nobela. Itzultzailea, Hiromi Yoshida, Japonian dago, baina Iñigo Aranbarri hitzaurrearen egilea izan zen aurkezpenean.
“Langile asko eta asko ekartzen zituzten, jario etengabean, laneko arropaz jantzita. Egunero, hamar egunean jarraian, hogei egunean jarraian, sarekadak izan ziren. Jai zeukaten polizia guztiak, salbuespenik gabe, lanera deitzen zituzten eguneko yen erdi baten truke. Goizetik hasi eta gauera bitartean, batetik bestera eten beharrean ari behar izaten zuten lanean, leher egin arte. Hain ziren neke, zaintza egokitzen zitzaienean loak hartzen zituela. Eta zeini, eta beraiek atxilotu zituztenei kontatzen zieten gero hain juxtu ere, zein bizimodu neketsu eta gogorra zeramaten! Polizien kexuak entzun beharra zeharo bitxia gertatzen zitzaien atxilotuei, izan ere polizia haiexek ziren euren torturatzaileak, eta oso ondo zekiten zenbateraino ziren erreakzionarioak.”

Gaur berton ere, 12:00etan, eta berriz Donostiako Liburutegiko sotoan, beste lan bat aurkeztuko da:  Robert Menasse austriarraren Europar Mezularia. Bertan Eneko Aizpurua itzultzailea eta Asier Blas hitzaurrearen egilea izango dira.

Hemen argibide gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button