IKUS-ENTZUN

Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko 22. Jaialdiaren Erakustaldia, Gasteizen

Festival Internacional de Cinema del Medi Ambient jaialdiko dokumental eta film laburren aukeraketa bat da Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko 22. Jaialdiaren Erakustaldiaren barruan programatu dena, eta Luis de Ajuria Gelan, abenduaren 2, 9, 14, 15 eta 21ean ikusiko dena.
Gizakiak naturarekin, ingurumenarekin eta kulturarekin dituen harremanak filmaturiko irudien bidez aztertzen dira.

Jaialdiak bi arte mota uztartu nahi ditu: irudiak eta soinua erabiliz ideiak adierazteko artea, eta inguruan daukagun oro, izadia zein gainerako gizakiak, bizitzaren artea, alegia.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Premier automne, Dinner for few eta  Black ice (abenduaren 2an); Castores: la invasión del fin del mundo (abenduaren 9an);  Sentidos, Shift eta Racing to zero: in pursuit of zero waste (abenduaren 14an); No Jile, Altin virus: golden shot eta Dark side of the crew (abenduaren 15ean); Last of the elephant men (abenduaren 21ean).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button