LITERATURA

“Urrezko Luma”, Joan Mari Torrealdairentzat

Joan Mari Torrealdaik Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria jaso du gaur goizean.

Azokan bertan, Joan Mari Torrealdaik Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria jaso du Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eta Azokaren arduradunen eskuetatik.

Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942), Teologian eta Informazio Zientzietan lizentziaduna da. Zientzia Politiko eta Soziologian doktorea. Jakin Fundazioaren burua. Euskaltzain urgazle izendatua 1975eko ekainaren 27an eta oso 2007ko azaroaren 30ean. Euskaltzale sutsua da, eta behin baino gehiagotan salatu du diglosiak dakartzan kalteak: “Euskal prentsa euskaraz dela aitortu, onartu eta laguntzen ez duen erdal prentsak diglosia finkarazten du. Aldizkarien euskal izenak eta tituluak ez daitezela inoren engainutarako izan. Hona hemen euskal kazetaritzaren puntu larri batzuk. Aztertzeak merezi du, eta aurrez aurre ez ikusi nahia geure buruaren kaltetan da. Erdal eta euskal prentsaren arteko erlazio hau, euskal kazetaritzaren urtea amaitu orduko argitan jarri behar genukeen arazo bat da”.

Joan Mari Torrealdaik kaleratu duen azken lana: Asedioa al euskera. Más allá del libro negro izenekoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button