MUSIKA

Ate joka dugu Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia

Irailaren 5etik 8ra, Areetako Geltokia eta Santa Eugenia plazetan, Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia izango da, makina bat kontzertu eta jarduera dakartzala.

Jaialdiak bere 35. ekitaldia ospatuko du aurten, eta ohi bezala aniztasuna eta kalitatea bermatuko ditu bere programazioan. The Naghash Ensemble taldeak zabalduko ditu ekimenaren ateak hilaren 5ean, ostegunean. “Ahots eta musika-tresna zaharra uztartzen dituen talde armeniar honek XV. mendeko poemak berreskuratu ditu eta musika jarri die Songs of Exile izeneko proiektua sortuta”. Ostiralean, Marta Gomez kantautore kolonbiarra arituko da Ramon Ruibal musikari cadiztarrarekin elkarlanean. Larunbatean, hilak 7, Mariza fado-abeslari famatua joango da Getxora, eta igandean, Skerryvore talde eskoziar gaztearen txanda izango da.

Horiez gain,  eta modu paraleloan, Alos Quartet harizko instrumentuen taldeak Lau bere azken lana aurkeztuko du ostegunean, 18:00etan. Ostiralean, cuatro musika tresna izango da protagonista, C4 Tríoren eskutik. Eta asteburuan murgilduta, zaleek Gwennyn (larunbata, 19:00) folk bretoiaren ahots bikainaz, eta McOnak (igandea, 18:00) euskal taldearen jai-doinuez gozatzeko aukera izango dute.

Azkenik, Munduko Terrazako saioetan (23:00), Masiompa eta Ugandan Sticks & Tambores de Ruanda taldeak arituko dira. Bestelako ekimenak honakoak izango dira:  Honolulu musika-ikuskizuna, eta Eskozia, Frantzia, Nafarroa eta Bizkaiko bandak Areetako kaleetan zehar ibiliko dira.

Informazio guztia: Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu