Nontzeberri

Ate joka dago “Una Ría con Duende” flamenko jaialdia

Bilboko Udalak antolatutako topaketa flamenkoa larunbatean hasiko da. Aurtengoa XIV. edizioa izango da, Bilboko Ibaiondo barrutian eta hiriko kultur hitzordu nagusien artean, finkatzea lortu du.

Gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenkoaren tailer, prestakuntza- ikastaro edota masterclass-ekin batera, artista azpimarragarrien lau emanaldi jasoko ditu edizio honetan antolatutako programak.

Hala, lehen hitzordua irailaren 7an izango da Tablao Kalean saioarekin, flamenkoa eta beste musika tradizio batzuk uztartzen dituen Calle del Remolino taldearen eskutik. Areatzako Aterpeetan arratsaldeko 20:00etan izango da. Bertan, bere proposamenean flamenko tradizionalenaren sustrai artistikoa –gitarrarekin eta kantearekin–, beste aire eta atmosfera batzuekin uztartuko da, boleroa eta musika latinoamerikarra, esaterako.

Areatzako Aterpeetan ez ezik, Bidebarrietako Liburutegian, Enkarnazio Elizan eta Bilborocken ere izango dia ikuskizunak. Hala, programazio eszenikoak, hurrengo larunbatean, irailaren 14an jarraituko du Bidebarrietako Liburutegian, bertako flamenkoarekin: David Colomo, Tolosako gitarra jotzailearen eskutik izango den  Arena y Jazmín ikuskizunarekin, “jazza eta tangoa, kolore eta sentsazioen kontraste etengabe batean, dotoretasuna duela ezaugarria”.

Irailaren 21ean, aldiz, Alfredo Tejadaren txanda izango da, Jose Antonio Chaparro de Málaga-ren gitarra magikoarekin, jatorri flamenko sakoneko kantaorea. Emanaldia Atxuriko Enkarnazio elizan izango da. Eta egitarauak Bilborock aretoan emango dio amaiera, irailaren 28an. Bertan, Marina Perearen eta Lucía Ruibalen konpainiak, MarAmante ikuskizuna eskainiko dute, “gizakiaren emozioaren eta arrazoiaren arteko dualtasunak eragindako gatazka” flamenkoaren ikuspegitik oholtzaratuko dute, “itsasoaren eta arrokaren bitartez sinbolizatuta”.

Programazio osatzeko gainera, San Frantziskoko Udal Liburutegiak flamenkoarekin erlazionatutako materialen erakusketa jasoko du irailaren 27ra arte,  eta bertan emango dira gainera, kante eta dantza flamenko tailer eta ikastaroak ere, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin: Carmela Riqueni eta Marina Perea bailaore eta Dantza Flamenkoaren Koreografian eta Interpretazioan eskarmentu handia dutenak.

Ordutegiak eta bestelako informazioa: Kulturabarrutik

Exit mobile version