MUSIKA

Donostiako Piratak, soinu-fusioaren alde

Donostiako Piratak kolektiboa musika-egitarau zabala ondu du Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiari begira: erromeria, elektronika, funk, ska, rock, reggae… askotariko estiloak entzungo dira programazio plural horren baitan.

Hasteko, abuztuaren 12an, 3Gabe2 erromeria taldea izango da. 13an, Koban (elektro/swim), eta Iseo & Doddosound , The mousehunters-ekin (dub); kontzertuaren ostean,  halaber, P3Z disko-jartzailea (funk). 14an, Huntza (triki eta pop-rock) eta Esne Beltza (trikifusio mestizoa). 15ean, Lágrimas de Sangre (hip hop eta reggae) eta Bad Sound System eta Lagunak (reggae, dancehall eta hip hop).

Aste Nagusiaren ekuadorea igaro ostean, Las Tea Party-ren eta Woman Powah-ren txanda izango da, abuztuaren 16an, dubstep eta elektronika soinuak zabaltzeko asmoz.

Hilaren 17an, Ze Esatek! (ska eta funk rock) eta Juantxo Skalari (ska) eta 18an, Pelax (rock) eta El Drogas (rock). Azkenik, abuztuaren 19an, Tximeleta (erromeria).

Informazio gehiago: donostiakopiratak.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button