ARTEA

Ate joka dago aurtengo Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia

Getxophoto jaialdiaren edizio berria hasiko da bihar, irailaren 4an, eta aurtengo edizioak transhumanismoaren kontzeptura hurbilduko gaitu gizateriaren etorkizuna eta etorkizun honek eskaintzen dituen aukera ezberdinei buruz gogoeta egitera gonbidatuz.

Hala, hilaren 29 bitarte, azelerazioak, automatizazioak, inteligentzia artifizialak zein aurrerapen teknologiko eta zientifikoek norbanakoei eragiten dizkieten desafioak izango ditu hizpide Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 13. edizioak, aldaketa eta erronka berri guzti hauek mahai gainean jarriz.

Landskrona, Suediako Foto Festivaleko zuzendari artistiko, ekoizle kultural eta irakaslearen komisariotzapean, disziplina anitzeko  20 artistek hartuko dute jaialdian parte. Beste batzuen artean,  Neil Harbisson Erresuma Batuan jaioa eta bere buru hezurrean antena bat ezarrita izateagatik eta gobernu batek zyborg bezala aitortua izateagatik ezaguna den artista eta zyborg-a; Lauren McCarthy  Estatu Batuarra, erlazio sozialak automatizazioa eta bizitza algoritmikoaren bitartez aztertzen dituen artista, eta sare sozialetan gero eta jarraitzaile gehiago izateko gaur egun jendeak duen obsesioari heltzen dion artista;  androide eta gizakia izan daitekeen Maija Tammi, ikuslea probokatzeko nahastearekin jolasten duen argazkilari finlandiarra; edota gai unibertsalagoak proposatzen dituen Anaïs López artista, migranteekin dugun erlazio konplexuaren metafora bihurtzen duen bere proiektu multimediarekin, -argazkiz, audioz, bideoz eta testuz osatua- .

Algortako areto, kale edota eraikin enblematikoetan ikusizko lanak erakutsiko ditu jaialdiak, diziplina anitzeko narratibak uztartuz: argazkigintza, bideoa, instalazioak, artxiboa edota dokumentuak. Era honetan, Algortako Torrene Aretoan, Amezti Aretoan, Ereaga hondartzan, Algortako etorbideko gasolindegian, Punta Begoñako Galerietan, San Nikolas Plazan, Zabala Ikastetxean eta Algortako Azokan izango dira hainbat ekimen erakusketen harira.

Gainera, Bilbo eta Donostia aldera ere salto egingo du jaialdiak, eta Fnac Bilbo, Bizkaiko Foru Liburutegia edota Donostiako Tabakalera aldean ere izango dira lanak gozagai.

Jaialdiko programazioaren xehetasun guztiak Getxophoto 2019 edizioaren web atarian dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu