MUSIKA

“Espetxeen aurkako hardcore gaua”, Intxaurrondon

Larunbatean, maiatzak 16, Espetxeen aurkako hardcore gaua izenburuko kontzertu aldarrikatzailea egingo dute Intxaurrondoko Letaman gaztetxean, 21:00etatik aurrera.

Kartzelen kontrako hardcore eztanda horretan ondoko talde piztiak bilduko dira: Managaitz, Ed Warner, Machete, Hondartzako Hondakinak, Fly Shit eta Hell Division.

Magaitz Zarauzko banda da, eta 2011n eratu zen, hardcore-punka jotzen dute, kutsu melodikoarekin; Etxerako Bidea lana aurkeztuko dute.
Fly Shit Bergaran sortu zen 1996an, beraz, ibilbide luzeko hardcore taldea da; Barneko ahotsaren bila diskoa aurkeztuko dute.

Hell Division, berriz, Donostiako Crustcore taldea da; Hondartzako Hondakinak Iparraldetik datoz, eta bi demo argitaratu dituzte, kasete formatuan. Iparraldekoek, gainera, AEBetako MRR fanzine mitikoak iaz plazaratutako Sound the Alarms!! bilduman parte hartu zuten, munduko makina bat hardcore-punk talderekin batera.

Machete taldea Montaigu (Frantzia) herrian eratu zen, 2010ean, eta hardcore eta metala uztartzen dute, Entombed edo Unsane taldeen antzera. Ed Warner ere frantziarrak dira, iaz, L’avènement de la femme??insecte izenburuko lana argitaratu zuten, melodiak eta tentsio handiko tarteak uztartzen dituen lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button