ESZENA

“Atalak 2.0” programaren aurtengo edizioa ezberdina izango da

Egoera berriaren aurrean, Sorkuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sareak, Atalak 2020 programak, esperimentazioari heldu nahi izan dio, eta Denis Santacana koreografoarekin hainbat laborategi hasi dira zabaltzen bideokonferentzia eta grabazioen bidez.

Horrela zaldu dute: “Atalak Sarea osatzen dugun entitateak 2020ko programa aurkeztera gindoazen itxialdia iritsi zenean. Haatik, egoera berrietara moldatzeko lanean jarraitu genuen; hausnartzen eta irtenbideak bilatzen. Atalak sareak, ordea, erronka handi honi erantzuna eman dio eta guztioi esker esperimentazio laborategiak abian dira. Orain, inoiz baino gehiago, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoa bultzatzen jarraitu behar da”.

Hortaz,  sorkuntza eta laborategi lanetan jarraitzeko adorea hartu dute planteamendu berriarekin, “Gure aurtengo programa birplanteatu dugu, proiektua diseinatu errealitatearen arabera. Sare hau osatzen duten entitateak, aurtengo programa aurrera eramateko hautatutako koreografoek zein dantzariek etxetik gogor lan egiten jarraituko dute”.

Horren ondorioz, 14 dantzari Denis Santacana koreografoarekin kolaborazioan ari dira 2020 urte honetako lehen esperimentazio laborategiari hasiera emateko. Dantzari bakoitzak itxialdian dagoen lekutik sortu egingo du eskura dituen materialarekin, berez esperimentazioa izango da ardatz eta laborategian proposamen artistiko bat sortzea izango da helburua. Gainera, bideo dantzaren inguruko masterclass ezberdinak izango dira, eta besteen artean David Hinton, Iñaki Alforja, Maite Bermudez, Gorka Martin eta Alex Pachon adituek hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button