LITERATURA

Euskal literaturaren irakurzaletasuna aztertuko dute bihar eta etzi Bilbon

Bihar eta etzi Euskal literaturaren irakurzaletasuna izeneko mintegia egingo dute Bidebarrieta Liburutegian (Bilboko Alde Zaharrean). Ekimena UPV/EHUk antolaturiko Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen baitan dago.

“Bertan, fikzioko adimen ereduak erakutsiko dira, literatura bizitzaren eskola ere badela nabarmentzeko. Irakurketaren bidez eskolak ematerik ez duen hura nola landu ikusiko da”.

Fito Rodriguezek, Ander Iturriotzek, Iratxe Retolazak, Ur Apalategik, Arrate Egañak eta Patxi Salaberrik hartuko dute parte seminarioan.

Irakurzaletasuna euskal literaturan (Ander Iturriotz); Balioen zeharkako trataera euskal literaturan (Ur Apalategi) eta Genero eraikuntza, heziketa eta literatura (Iratxe Retolaza) izango dira, besteak beste, mintegian jorratuko diren gaiak.

Mintegiari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button