LITERATURA

“Asun Casasola” Ipuin Laburren Lehiaketa bidean da

Gazteen artean literatura bultzatzeko xedez abiatu dute Irunen, Asun Casasola Ipuin Laburren Lehiaketaren bosgarren edizioa. Datorren urteko otsailaren 9era bitarte zabalik zaingo da ipuinak bidaltzeko epea. Ostean, epaimahaiaren lana hasiko da, eta martxoaren 5ean lehiaketaren sari banaketa egingo dute.

Lehiaketa honetan bi pertsona multzok parte har dezakete, bakarka nahiz taldean:10-16 urte bitartekoek, eta 16tik gorakoek. Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa (ez dira onartuko orrialde gehiago dituzten idazlanak). Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa; ez da onartuko itzulpenik. Lanak DIN A4 formatuan, espazio bikoitzarekin idatziko dira, Arial letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.
Aurtengo lanetarako aukeratu den gaia Ez zaude bakarrik izango da, “berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea”.

Lehiaketak lau kategoria izango ditu: euskaraz 10-16 urte bitartekoentzat; gaztelaniaz 10-16 urte bitartekoentzat; euskaraz 16 urtetik gorakoentzat; eta gaztelaniaz 16 urtetik gorakoentzat.

Gogoratu, lanak bidaltzeko azken epea 2020ko otsailaren 9a izango da. Posta arruntaz bidaliz gero, Irungo Brontë liburu-dendara bidaliko dira: Kale Nagusia 16, 20304, Irun.

Helduen kategorian, euskaraz, Yurre Ugarte, Ana Iruretagoiena eta Idurre Eskisabel arituko dira epaile; gaztelaniaz Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Marian Benitez. Gazteen kategorian aldiz, euskaraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez, eta gaztelaniaz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez.

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button