BESTELAKOAK

Astrako udako iluntzeak

Asteazkenean, ekainak 18, Gernikako Astra eraikineko terrazan, Astrako Iluntzeak kontzertu sorta hasiko da; kontzertuok giro akustikoan eta intimoan egingo dira. Bihar Bikustik taldea izango da agertokian, eta rock talde klasikoen bertsioak egingo dituzte.

Patxi Zabaleta (gitarra akustikoa eta koroak) eta Jon Gurrutxaga (ahotsa eta gitarra laguntzailea) musikariek osatzen dute Bikustik egitasmoa, biak ala biak Arima Beltza blues-rock bandan aritutakoak dira. Taldea kasualitatez sortu zen, lagun batean eskaeraren ondotik. Hala, bikoteak rock klasikoen moldaketa akustikoak egiten ditu: Creedence, Led Zeppelin, Janis Joplin, Queen…

Emanaldiok uztailaren 6ra arte luzatuko dira, eta guztira beste zazpi kontzertu izango dira: ekainaren 25ean, Memoria de Pez (rock); uztailaren 2an, Mikel Uraken (folk iluna eta psikodelikoa); 9an, Mapatxes (cumbia/rock); 16an, Mor More (giro akustiko indartsuak); 23an, Red Flanders (pop rock, country eta folk ukituekin); 30ean, Jok & Jons (txill deep house); eta, amaitzeko, abuztuaren 8an, Lomoken Hoboken (southern rock blues).

Egitarau osoa hemen: astragernika.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button