ESZENA

Asteburuko ikuskizunekin amaituko da aurtengo Getxoko Antzerki Jardunaldien 36.edizioa

Pasa den ostiralean eman zitzaion hasiera Getxoko 36. Antzerki Jardunaldien zikloari eta asteburu honetarako ere sei ikuskizun proposatzen dizkigu, Getxo, euskal antzerki ekoizpenaren erakustoki bilakatuz bihartik igandera bitartean.

Hala, ostiralean, bi ikuskizunekin dator zikloa. Markeliñe konpainiaren eskutik,  Chef Nature,  heldu zein gaztetxoei zuzendutako ikuskizuna eskainiko da  Algortako San Nikolas plazan, eguerdiko 13:00etan, doako sarrerarekin. Eta Txalo Producciones konpainiak, Enredo familiar ikuskizuna proposatzen digu. Gaztelaniaz, helduei zuzendutako “endreduzko komedia” ikuskizuna,10€ren truke, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango da ikusgai, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Larunbata 13an, beste bi proposamen dakar zikloak. Rojo Telón konpainiaren eskutik,  Soy Ellas – Haiek Naiz  zirku ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek eta ez hain txikiek, Algortako San Nikolas plazan, 13:00etatik aurrera. Eta arratsaldez,  Zazpi Senideko helduentzako euskarazko ikuskizuna, mugaz bi aldetako  Le Petit Théâtre De Pain, Axut! eta Artedrama konpainien koprodukzioa. 10€ren truke, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etan izango da hitzordua.

Eta igandea 14an, zikloari amaiera emateko, Xilipurdi konpainiak haurrentzako  euskarazko Bidaia ezezaguna ikuskizuna eskainiko du Algortako San NIkolas plazan, 13:00etan. Eta arratsaldezko saioei dagokionez, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 18:00etatik aurrera, La Enana Naranja Konpainiak  Kontukantari 2 haurrentzako ikuskizuna dakar.

Eta Antzerki arineko atalaren barruan, era berean, 12 lan ondu dira aurtengo edizioan eta hauetako hiru izango dira igandez ikusgai.  Gehienez 20 minutu dirauten lanak dira eta Algortako Kultur Etxean ordutegi jarraituan eskainiko dira. Hala, 18:30etatik  21:00etara, ordu erdiro, Diva di palo, Foley Artist eta Agur eta Dolore ikuskizunak eskainiko dira, aurtengo Getxoko 36. Antzerki Jardunaldien zikloari amaiera emanez.

36 urteko ibilbidea ospatu dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button