LITERATURA

Becerro de Bengoa saiakera saria, Araban

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, literatur-arteak sustatzeko garatzen dituen ekintzen artean, Becerro de Bengoa saiakera sariaren  XXIX. ediziorako deia egin du, bi hizkuntza modalitatean: euskara eta gaztelania. Horietako bakoitzean 4.000 euroko saria emango da. Lanak aurkezteko epea irailaren 4an amaituko da.

Sarira edozein pertsona fisiko aurkez daiteke, edozein dela ere bere nazionalitatea edo bizilekua. Lanok ondoko baldintzak bete beharko dituzte: luzera, gutxienez 100 foliokoa eta gehienez 150koa izango da. Lanek orijinalak, argitaragabekoak eta aldez aurretik bestelako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute..

Lanen bi ale aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan honako hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein saritara aurkezten den zehaztuko dira. 

Halaber, saiakera-lana argitaratu gabekoa eta originala dela egiaztatuko duen aitorpena aurkeztuko da. 

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean entregatuko dira lanak edo hara bidali beharko dira (Probintzia plaza 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz). Gutun-azalaren kanpoaldean Becerro de Bengoa saiakera-saria azaldu beharko da. 

Baldintza guztiak, hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button