BESTELAKOAK

Asteburuan Mangamore jaialdia, Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanon Mangamoreren IX. edizioa antolatu dute urriaren 9tik 11ra bitartean. Japoniako kultura herriko txoko guztietan izango da, eta horrekin batera ehunka jarduera: kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, umeentzako jarduerak, bideo jolasak, lehiaketak, etab.

Urriaren 9tik 11ra mangamore-zaleek 100 ikuskizun baino gehiagorekin  gozatu ahalko dute. Programatutako jardueren artean musika emanaldiak, lehiaketak, bideo jolasak edota umeentzako jarduerak azpimarratu behar dira.

Kontzertuei dagokienez, Japoniako musika panoraman arrakasta handia lortu duen Bless 4 urriaren 10ean arituko da Zelaieta Zentroan. Ruki-Chan idola ere Japoniatik dator. Era berean, Cosplayren erakusketak ikusgai egongo dira eta baita bideo jolasetako musika entzuteko ere Attack on Games taldearen kontzertuari esker.

Beste aldetik, kimono erakusketa egongo da, Taiko, karate eta aikido bezalako kirolak, edo Senmaru Mauichi artista japoniarraren malabar eta truko tradizionalak.

Teknologiarik puntakoenaren eskutik, Bideo jolasik berrienak edota horren inguruko tailerrak ere programatu dira.

Eta nola ez, gastronomia elementu garrantzitsu bat da Mangamoreren edizio honetan eta hala, Japoniako gastronomia dastatzeko aukera egongo da, musikarekin.

Ekitaldi guztiak zertan diren jakiteko: Mangamore.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button