MUSIKA

Asteburuan, Kultura Live-ren hainbat kontzertu

Kultura Live-k, asteburu musikal bero-beroa ondu du astebururako, izan ere, hainbat kontzertu programatu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hasteko, ostegunean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, U2 talde ezagunaren tributu Zen Garden taldeak joko du.
Ostiralean, halaber, beste bi kontzertu izango dira Arabako hiriburuan: Harrezian Zulo banda Jimmy Jazz aretoan, eta Hannah Williams & The Tastemakers eta The Experimental Tropic Blues Band, Helldoradon.
Igandean ere, beste kontzertu parea izango da: Crucified Barbara eta 13 Left To Die, Jimmy Jazzen eta The Fuzzbombs, Freetangas, Kranken eta Teatro Con Kuku Bazarren Antzerkia, Helldoradon.

Bizkaiari dagokionez, ostiralean, KX Proiektua, Keu Agirretxea eta Xabi Iriondo musikariek joko dute Ondarruko Beikozini aretoan.
Larunbatean, Bilboko Stage Live lokalean, Crucified Barbara eta Childrain taldeak arituko dira, eta igandean, Combichrist eta William Control, Erandioko Sonoran.

Amaitzeko, Gipuzkoan kontzertu bakarra izango da: El Drogas, Donostiako Doka antzokian.

Informazio gehiago: kulturalive.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button