BERTSOTAN

Asteburuan erabakiko da Xilaba txapelketako finalistak zeintzuk diren

Taldekako Xilaba Txapelketako finalerdiak bihar eta etzi jokatuko dira. Ostiralean, Baionako Zizpa gaztetxean izango da lehen saioa, eta larunbatean, Muskildiko Posonpesenea gelan, bigarrena.

Ipar Euskal Herrian garatzen den Taldekako Xilaba bertsolari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16ara arte luzatuko da. Hainbat astetan Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko makina bat tokitan antolatzen dira hitzorduak. Guztira, hiru multzotan banatu diren bederatzi talde lehiatzen ari dira: Hasta La 2toria (Lur Renteria, Maddi Sarasua, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria, Leire Laskarai), 4KoplaSara (Amets Arzallus, Laida Etxeberri, Ellande Alfaro eta Julene Etxeberri saratarrak), Ez Otoi Pentsa (Miren Artetxe, Josu Txoperena, Gorka Artetxe, Maddi Ane Txoperena) eta UrruñaGO (Kerman Diaz, Odei Barroso, Iker Altuna, Ortzi Idoate). Finala azaroaren 16an ospatuko da, Izturitzen.

Biharko saioan, Hasta La 2toria eta 4KoplaSara taldeak arituko dira bertsotan, eta larunbatean,  UrruñaGo eta Ez Otoi Pentsa taldeen arteko lehia izango da.

Hala, bi saio horien ondotik, azaroaren 16an, Izturitzen jokatuko den finalean arituko diren bi taldeak zehaztuta geldituko da.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button