IKUS-ENTZUN

“La Influencia” filma ikusgai Bilbon

Pedro Aguilerak zuzendu eta idatzitako La Influencia (España eta Mexiko, 2007) filma proiektatuko du FAS zineklubak Indautxu plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean.

Filmak emakume baten egunerokotasun gordina kontatzen du, emakume nahasi eta ahul baten istorioa, hain zuzen ere. Ondasunak bahitzen dizkiote, bere kosmetiko-denda ixten diote eta bere bi seme-alaben etorkizuna ere iluna da oso. Izan ere, haurren bizitasuna amaren apatiarekin borrokatu beharko da. Hala, ama depresio handian murgilduko da. Amaren egoera ikusita, seme-alabek ahaleginak egin beharko dituzte bizitzan aurrera egiteko.

Emakumearen dekadentzia da filmaren muina, eta dokumental estiloa dauka. Izan ere, super 16 milimetroko formatuan filmatu zen eta gero 35 milimetrotara arte loditu. Horrek pelikularen ehundurei eta koloreei eragiten die eta 70eko urteetako filmen estetika gehitu.
Kamera, gainera, kasik ez da mugitzen. Beti ere, aipaturiko dekadentziaren bila. Gehiena barruetan dago filmatua eta estetikoki pertsonaien aurpegiak nagusitzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button