ESZENA

Asteburu honetan “InTACTO Jaialdia”, Gasteizen

Gaur, azaroak 23, Gasteizko InTACTO eszena garaikidearen jaialdia abiatuko da Artiumen. Hiru egunetan “dantza izango da berriz ere gorputzaren, erkidegoaren eta soinudun esparruaren inguruan”.

Bertan, eta datorren igandera arte, Euskal Herriko, Espainiako, Erresuma Batuko eta Austriako artista eta konpainien lanak ikusi ahalko dira. Parte hartuko duten konpainia batzuk Horman Poster, Aimar Pérez Galí, Sra. Polaroiska, Navaridas & Deutinger, eta abar.

Bertan garatzen ari diren sorkuntza-laborategietako lan-prozesuen emaitzekin zabalduko da inTACTO Jaialdia. Joan den ostiraletik hona Horman Poster konpainia arduratu da horretaz.  Era berean, Jonathan Burrows & Matteo Fargion laborategi bat egiten ari dira bertako lau artistarekin (Hannah Frances Whelan, Zuriñe Benavente, Blanca Arrieta eta Miguel Garces.

Egunotan aipatu dugun bezala, azaroaren 24ko eta 25eko goizean jardunaldi profesionalak izango dira Montehermoso Kulturunean.  Jardunaldi hauen proposamena da “harremanak izateko, gogoetarako eta ezagutza eta esperientzien elkartrukerako espazio bat sortzea, kultur ekimen garaikideen ezaugarri diren joera eta egiteko moduak esploratzeko bidea emango duena, kudeaketaren eta kultur politikaren ikuspuntutik”.

inTACTOren programa osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button