LITERATURA

“Aldjezairia askatuta” liburua aurkeztuko du Txalapartak

Txomin Peillenek eta Joseba Sarrionaindiak ondutako Aldjezairia askatuta liburua aurkeztuko du ekainaren 7an Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan 11:30ean Txalaparta argitaletxeak. Ekitaldian Txomin Peillen idazleak parte hartuko du.

Peillenek soldaduska egin zuen 60ko hamarkadan Aljerian. Garaiko Frantzia kolonialaren kontrako borrokan oinarritzen dira liburuan jasotako zortzi ipuinak: “Borroka hori da liburu honen muina eta ardatza; Aldjezairia kolonialismoaren atzaparretatik libratzeko egiten ari den ekinaldi bortitza”.

Horretaz gainera, euskaldunok gerra horretan izan genuen parte hartzeari buruzko hainbat artikulu biltzen ditu ere. Joseba Sarrionaink liburuaren hitzaurrea idatzi du.

Nontzeberrik liburu horren bi ale zozketatuko ditu asteko buletina jasotzen dutenen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button