IKUS-ENTZUN

Asteburu honetan “Fluor Zinema” zikloa, Tabakaleran

Asteburu honetan, Donostiako Tabakaleran, hainbat film pantailaratuko dira Fluor Zinema izenburupeko zikloan. Bihar bertan, Ainize Sarasolaren Killing Time (Espainia, 2018) lana pantailaratuko da.

Tabakaleraren arabera, “Fluor Zinema buruaren eta arimaren egoera bat da: generoak nahasten dituen eta umorearekin eta metazinemarekin jolasten den zinema; historiaren eta beren buruaren oso jakitun diren pelikulak, inolako aurreiritzirik gabe berrirakurketak proposatzen dituztenak. Fluor Zinema onomatopeia bat da, oihu bat, kultuzko fanzine bat. B seriearen eta Z seriearen ondotik, Fluor Zinema iritsi da. Erabateko askatasuna: jarduteko moduan, pertsonaien roletan, irudiak musikarekin, erritualarekin, arty-arekin, gorputzekin eta kamerarekiko begiradarekin erlazionatzeko moduan. XXI. mendeko zinema da: gaur egun, ikus-entzunezkoarekin dugun harremanak aurreiritzirik gabe nahasten ditu Youtube eta sakelakoetako emotikonoak, XX. mendean ikusten genituen film klasikoen oroitzapenarekin. Ilunpetan distira egiten duen zinema da Fluor Zinema. Asteburu osoko ziklo trinko hau diskoteka bat bezalakoa da, non kamiseta zuri guztiek, zureak barne, beste dimentsio batera igaro bagina bezala distiratzen baitute”.

Egunotako zikloa honako lanekin osatuko da. Larunbatean, 20:00etan, Rachel Wolther & Alex H. Fischer zuzendarien Snowy bing bongs across the north star combat zone (AEB, 2017). Ordu bete beranduago, Bertrand Mandicoren Les garçons sauvages (Frantzia, 2017), eta igandean, Annika Berg zuzendariaren Team Hurricane (Danimarka, 2017). Azken lan hori, 22an ere errepikatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button