BESTELAKOAK

Asteburu honetan “Euskalphoto”, Hondarribian

Asteburu honetan, apirilaren 20, 21, eta 22an, Euskalphoto jaialdia egingo dute Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

Ohikoa denez, nazio mailan sariak lortu dituzten argazkilariak ezagutzeko aukera egongo da, baita gaur egungo hainbat argazkilariz eta alor askoz gozatzeko ere.

Antolatzaileen arabera, “Euskalphoto batzar bat da, edizio bakoitzean ekartzen ditugun argazkilariekin hiru egunez gozatzeko batzarra.  Bertan mundu honetan irudikatu dezakegun guztia azaltzen dugu: naturaren argazkiak, argazkilaritza garaikidea, artista bisualak, argazki-argitaratze programetan adituak diren informatikariak, eta argazkilaritzaren mundu osoa.  Haietako bakoitzak hitzalditxo bat eskainiko digu azaltzeko nola lan egiten duten, zein izan diren haien aurreko lanak eta zein diren haien proiektu berriak”.

Programazioaren barruan Javier Alonso Torre, Marina Cano, Gervasio Sanchez eta beste hainbeste aditurekin egoteko parada eskainiko da.

Beste aldetik, herriko Arma Plazan, Asier Garagarza argazkilariaren erakusketa zabalik egongo da. Asier 2017ko Argizaiola sariaren irabazlea da. Hemen ikusi ahal duzue bere obra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button