MUSIKA

Asteburu honetan, EHZ festibala

EHZ festibalaren 22. edizioa asteburu honetan izango da Lekonen (ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an). Betiko lez, estilo guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatu dira, eta oholtzatik hainbat talde pasatuko dira, horien artean, Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, Zezenaren taldean edo Zoo euskal taldeak.

Musikaz gain, bestelako entretenimenduak ere antolatu dira, tartean magia eta antzerkia. Hala, Elirale dantza konpainiaren Bihotz 2 ikusgarria, Burrunka taldearen Mugetatik AT sorkuntza, edo Atx Teatro antzerki taldearen Bihotz salataria lanak ikusteko parada egongo da, bai eta bertso poteoa, Hodei magoa, klown tailerra, ideologia maskulinista deseraikitzeko tailerra, ekonomia feministari buruzko hitzaldia, eta abar ere.

Goikoez gain, Akua Naru, Band of Dixie, Biarritz Dance School, Bikes and Rabbits, De Staat, Dr. Troll-La Mogette magique, Duchess Says, GaBLé, Gallops, Joujou, Kuartz, Kumbia Queers, La Cafetera Roja , Las Taradas, Leska eta beste dozena bat talde arituko dira asteburu mundial honetan.

Informazio guztia (ordutegiak, non eta zer) EHZ fetibalaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button