BESTELAKOAK

Asteburu honetan “BreakOnStage” jaialdia, Derion

Larunbatean, apirilaren  21ean, BreakOnStage 2018 jaialdia egingo da Derion. Kultura urbanoko ikuskizunik onenak ekarriko  dituzte Deriora ehun artista inguruk. Guztira nazioarteko 20  ikuskizun inguru eskainiko  dira.

Aurtengo programan dantza, musika eta kirol urbanoekin lotura duten ekintza gehiago antolatuko dira: breakdance, scooter, bmx, urban dance, parkour, cyr wheel, besteak beste. Breakdanceri  dagokionez, aurten hauek dira parte hartuko duten taldeak:  Latinoamerikako break dantzarien selekzioa den Union Latina,  Erroman sorturiko Flavor Kingz, Team Rockers antzerkia eta breaking-a konbinatzen duen show dibertigarria eta Bilboko Feel The Sound.
Dantza urbanoari dagokionean, nabarmentzekoa da BreakOnStage sailkapen jaialdietan bertan parte hartzeko aukera irabazi duten 12 taldeen koreografiak.

Informazio guztia hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button