IKUS-ENTZUN

Nick Cavek eta Cabezafuegok irekiko dute “Rockumentalak” jaialdia

Zarauzko I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak musika-dokumentalen jaialdia ostiralean, maiatzak 29, hasiko da. Egun horretan, Nivk Cave musikari australiarraren inguruko 20.000 Days On Earth dokumentala pantailaratuko da, 22:00etan, Modelo Aretoan.

Emanaldi hori Ignacio Juliá kazetari katalanak aurkeztuko du. Ruta 66 aldizkariaren sortzailea ez ezik, Juliá idazlea ere bada, eta iaz, Sonic Youth taldeari buruzko liburua argitaratu zuen: Estragos de una juventud sónica. Dokumentalaren ostean, kontzertua izango da: Cabezafuego nafarrak Los Brutales taldearen laguntzarekin arituko da.

Ekainaren 5ean, Mikel Laboa: 1934-2008 izenburuko dokumentala aurkeztuko du Laboaren alargun Mari Sol Bastidak. Hori gutxi balitz bezala, Karlos Osinaga (Lisabö), Javier Manterola (Lisabö), Maite Arroitajauregi (Lisabö, Mursego) eta Martxel Mariscal (Beti Mugan, Lisabö) musikariek Deusoideak izeneko egitasmoa osatu dute emanaldia biribiltzeko.

Egitaraua beste hiru hitzordurekin osatuko da: ekainaren 6an, Luke Winslow-King filma eta Joseba B. Lenoir Gang bandaren emanaldia; 12an, The Creation diskoetxe mitikoari buruzko Upside Down: The Creation Records Story, Iñaki Orbezuak aurkeztua, eta Perlak talde zarauztarraren kontzertua; eta, azkenik, Freddie Mercury: The Great Pretender dokumentala, Irantzu Karrerak aurkeztua, eta Los Jambo taldearen emanaldia.

Informazio gehiago: rockumentalak.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button