Nontzeberri

Asteburu honetan abiatuko dira Zuberoako aurtengo “Maskaradak”

Laster abiatuko dira Zuberoan barna Maskaradak. Aurten, Altzürüküko gazteek hartuko dute ardura hori, eta otsailaren hasierako egunetatik (otsailak 9, lehena) apirilaren bukaerara arte mozorrotuko dira eta Euskal Herrian ezagunak diren ofizioko pertsonaiak eta taldeak, dantzariak eta abar jokatuko dituzte, herriz herri.

Neguko inauterietako antzerki zaharra berpiztu egiten da urtero, negua amaitzear dagoela eta inauteriak hurbil daudela esateko. Hala, igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak egiten dituzte mozorroz jantzirik Zuberoako herrietan. Aurten, otsailaren 9an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira. Lehen hitzordua maskaraden antolatzaileen herrian izango da,  Altzürükün, eta azkena Garaibin.

Guztira, aurten hamabi emanaldi izango dira ikusgai Zuberoako honako herritan: otsailak 9, Altzürükü; otsailak 16, Iruri; otsailak 23, Ezpeize-Ündüreine; eta otsailak 29, Gamere. Martxoko emanaldiak honako dira: martxoak 7, Idauze-Mendi; 14, Maule-Lextarre; 21, Urdatx-Santa Grazi; 28, Aloze eta Atharratze. Apirilekoak: 5, Larraine; 12, Barkoxe; 19, Muskildi; eta 26, Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü).

Hara joan nahi baduzue, irakurri kontuan hartu beharreko ohar hauek.

Exit mobile version