BERTSOTAN

Asteburu honetako Arabako bertso agenda

Arabako Bertsozale Elkarteak asteburu honetako bertso agenda iragarri du. Lehenengo hitzordua etzi, hilak 14, izango da Kanpezuko Ibernalo Landetxean. Bertan, Bertso-afari interaktiboa egingo dute 21:30ean Manex Agirre, Julen Zulaika eta Xabi Igoa bertsolariek.

Ostiralean, berriz, bertso-afaria izango da Gasteizen 22:00etan, Auzo Elkartearen egoitzan, hain zuzen ere. Jai Batzordeak antolaturiko ekitaldian Ruben Sanchez, Irati Anda, eta Iker Pastor bertsolariek parte hartuko dute. Egun berean, baina Aramaion, beste saio bat izango da 21:30ean Arexola Auzoan, Sebastian Lizasoren eta Andoni Egañaren eskutik.

Larunbatean, azkenik, Bertso-dantza-plaza izango da Gasteizko Ezkibel pasealekuan, 13:00etan. Bertsoez Iñaki Viñaspre arduratuko da.

Horrez gain, Arabako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du asteazkenero, bertsolaritzari buruzkoa Bertxoko irratsaioa egiten dutela Hala Bedi Irratian. Interneten ere entzungai dago.

Agenda osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button