MUSIKA

Aste nagusiko metal eta pop rock erakusketaren XXX. edizioa

 

Bilboko Udalak, Aste Nagusian egingo den bertako pop rock erakusketa abitu du. Parte hartzeko inskripzioak maiatzaren 1etik 31ra zabalduko dira.

Aste Nagusiko pop rock erakusketa 1985ean jaio zen musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada  emateko asmoarekin. 294 taldek ezagutzera emateko aukera izan dute: We Are The Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Knives, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn Of Rhino, Radio Crimen, Los Brazos, Memoria De Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers, Rise To Fall, eta abar.

 Aurreko edizioetan bezala, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da parte hartu ahal izateko. Azpimarratzekoa da taldeak emakumeekin eta euskaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko direla.

Taldeek gutxienez lau kanta original  bidali beharko dituzte, eta argazkia, biografia eta bere datuak.

 

Beste datu guztiak hemen begiratu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu