MUSIKA

Will Oldham folk musikariaren psikodelia entzungo da Bilbon

1970an Louisville hirian jaiotako Will Oldham indie musikari ezaguna dago Bonnie Prince Billy ezizenaren atzean. Bada, etzi, Bilboko Kafe Antzokian izango da Chicagoko Bitchin Bajas taldearekin batera, 21:00etatik aurrera, atmosfera psikodelikoak zabaltzeko asmoz.

Will Oldham, Palace taldeko musikari ohia, folk garaikideko musikaria da, baina zine independentean ere aritzen da. Egun, Bitchin Bajas hirukotearekin jarduten du, teklatu analogikoek bultzatutako psikodelia esperimentala jotzeko. Bitchin Bajas taldean, hain zuzen, psikodelia eta kraut-rocka jotzen duen Cave taldeko Cooper Crain gitarra-jotzailea dago.

Uztarketa horretatik Epic Jammers And Fortunate Little Ditties (Drag city, 2016) izenburu luzeko diskoa loratu da. Grabazioan ekialdeko musiken kutsua duten mantrak biltzen dira, errepikakorra infinituraino, exotikoa eta minimala da.

Gogoratu Bitchin Bajas & Bonnie Prince Billy Bilboko Kafe Antzokian izango direla asteazkenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button