Nontzeberri

Aste Nagusiko Bertako Pop-Rock erakustaldian parte hartuko duten taldeak iragarri dituzte

Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren XXXII. edizioan parte hartuko duten taldeen izenak iragarri dituzte. Guztira, 100 talde baino gehiago aurkeztu dira, baina azkenean 16 talde izango dira Bilborock aretoko oholtzan.

Hauexek dira taldeak eta datak: abuztuaren 19an, Larregi (Lemoa-Amorebieta-Etxano) eta Kurixe (Etxebarri-Basauri); 20an, Shintoma, (Bilbao) eta XpresidentX (Balmaseda-Madrid); 21ean, Lorelei Green, (Bilbao) eta Ellas (Bilbao-Balmaseda); 22an, Mikel Uraken (Bilbao) eta James Room & Weird Antiqua (Bilbao); 23an, Ozhen (Bermeo) eta El Capitán Elefante (Barakaldo-Bilbao); 24an, Coffeine (Santurtzi-Madrid) eta Insensathors (Bilbao); 25ean, Late To Scream (Gorliz) eta Dethlirium (Portugalete); eta, azkenik, 26an, Mi Dulce Geisha, (Santurtzi) eta Fetitxe (Arrigorriaga).

Taldeok askotarikoak dira: pop-rock, post-rock, metal, folk edo hard-rock, besteak beste.

Exit mobile version