ESZENA

Aste honetan izango dira “Arrakala” izeneko jardunaldiak

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Dantzertik, dantza eta antzerkiaren arteko elkarbizitza aldarrikatzen du tai gabe. Urtero Arrakala izeneko jardunaldiak antolatzen ditu. Aste honetako ostiral eta larunbatean, umorearen inguruan garatuko dira aurtengoak.

“Merezi al du, kar, kar, kar, merezi al du barre egiteak, iji-aja, merezi al du mundu zikin honetan, kur, kur, kur, umoreaz hitz egiteak? Zuri grazia egiten dizun horrek, niri ez dit grazia zipitzik ere egin…”

Eskolan urtero gai bat aukeratzen dute eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak elkartzen dira ikasi, dibertitu eta jolasteko. “Aurten umoreari eskaintzen diogu lekua, bai, aurten umorea izango dugu gai, hizpide… Umorea: beharra dugu eta”.

Arrakala jardunaldietako egutegia honakoa duzue: martxoaren 6an, 19:00etan, Espe Lopez adituak El efecto cómico izeneko hitzaldia egingo du. Ostean, 21:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak FreshCool izeneko emanaldia egingo du.
Eta hurrengo egunean tailerrak antolatu dira. Hala, Eneritz Artetxe Aranazek Bufoiak bazterrak astintzen izenekoa garatuko du;  Macarena Recuerda Sheperdek Ay, Ya! izenekoa; Javier Barandiaranek Horroreaz barre egiteko baimena gaia jorratuko du; eta Begoña Kregok Tránsitos de humores tailerra egingo du.

Informazio zabalagoa Dantzerti plataforman duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button