IKUS-ENTZUN

Aste honetan, Giza Eskubideen 17. Zinemaldia, Donostian

Apirilaren 5etik 12ra izango da Donostian, Giza Eskubideen 17. Zinemaldia. Bertako Victoria Eugenia Antzokian eta hiriko beste eszenario batzuetan 68 film proiektatuko dira guztira (34 film luze eta 34 labur), eta  gainera bost erakusketa abiatuko dira.

Fernando Bernuesek zuzendutako Soinujolearen semea (2018) filma izango da Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari, datorren apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian hasiera emango dion filma. Eta Grâce à Dieu (2019), François Ozonek zuzendua, izango da apirilaren 12an, zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko duen itxiera-galan. Programazioa solasaldiekin osatuko da, eta horietan filmen protagonistek, zinegileek eta aztergai diren gai sozialetan aditu direnek parte hartuko dute. Goizetan film-emanaldiak ere izango dira ikastetxeentzat.

Baina egun horiek heldu baino lehen, zinemaldiak hiriko auzoetan izango du presentzia eta hainbat kultur etxeetan doako proiekzioak izango dira. Hala, gaur berton, Egia kultur etxean izango dena nabarmendu nahi izan dugu: Mai da bai (eta ezetzik ez dago) (2018).
“Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapuzugun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzen direnerako hila egon daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapazugulentuaiñ elkartea esaterako. Hizkuntzaren biziberritze prozesu horretaz ari da, hain zuzen ere, Mai da Bai (eta ezetzik ez dago) dokumentala. Hizkuntza lankidetza egiten duen Garabide Elkartearen eskutik, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran ikus-entzunezko ikasleak Wallmapuraino gerturatu dira errealitate hori pantailara eramateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button