IKUS-ENTZUN

Aste honetan, euskal zinema protagonista, Hernanin

Hernaniko Biteri kultur etxean, 19:30ean hasita, hainbat film pantailaratuko dizute egun hauetan. Filmaren proiekzioarekin batera eta solasaldia antolatuko da egileekin.

Atzo hasi zen ziklo txikia Gure Oroitzapenak izeneko filmarekin. Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioan murgildurik, hamabi zinegilek sortutako film kolektiboa da. Autoreak poemetatik eta ipuinetatik abiatzen dira haren aurpegi poliedrikoa eraikitzeko.

Gaur berton, Aralar, mundua leku den lurra (Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla) izeneko filma pantailaratuko da. Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da.

Biharko saioan, Josu Martinez zuzendariaren Jainkoak ez dit barkatzen ikusi ahalko da. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil zuen, ia. Lezo Urreiztietak bere bizitza harrigarria kontatzen digu, hil eta 40 urtera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button