MUSIKA

Aste honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertuak

Aste honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestrak hainbat kontzertu programatu ditu. Denboraldi horretarako errepertorio sinfoniko-korala prestatu du EGOk, John Rutter-en obran eta horren Magnificat ospetsuan oinarritua.

Euskal Herrian zehar egingo duen bira Donostian hasiko da gaur, eta Victoria Eugenia Antzokian bertan, 20:00etatik aurrera, John Rutter-en Five Meditations for orchestra eta Magnificat piezak joko ditu, Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren lankidetzarekin.

Euskal Herriko instrumentista gazteei orkestrarako prestatzen laguntzeko asmoz sortu zen Euskal Herriko Gazte Orkestra. Orkestra-prestakuntzarik onena ematea, instrumentista gazteen arte- eta giza garapena sustatzeko egitura sendo bat sortzea eta arlo profesionalean sartzeko arte-maila handiko bidea izatea ditu helburu.

Bihar, urtarrilaren 4an, Gasteizen izango da orkestra, eta urtarrilaren 5ean, Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button