Nontzeberri

Aste honetan dantza eta antzerkia, La Fundicion aretoan

La Fundicion aretoak programa interesgarri bat ondu du aste honetarako. Asteazkenean, uztailak 15,  20:00etan La metáfora del León desdentado izeneko lana ikusteko parada egongo da. Piezaren inguruan hobe da aurreikuspenik ez egitea. Lehoiak ez dauka indarrik, ez ideiarik, ezta hortzik ere. Baina lehoia da, hala ere. Pako Revueltas da lanaren protagonista.

Hurrengo egunean, uztailak 16, 20:00etan, euskarazko antzerkiaren txanda izango da. ATX Teatroa konpainiak Tomiris aurkeztuko du. Mendekuaren inguruko antzezlana da, indarkeria matxistaren inguruan ardazten dena, eta errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Sentsuala eta era berean gordina da obra, erreala eta fantastikoa.

Azkenik, barikuan, 17an, Serenity Suite dantza izango da protagonista. Duo hunkigarri horrek abstrakzioarekin nahastutako adierazkortasun apala dauka. Dantza oparoa, habitatua eta sotila, aldi berean; muina erakusten duen eta zalapartarik gabe igortzen duen dantza.

Exit mobile version