LITERATURA

Aste honetan Booktegin, Izagirre, Chesterton, eta Pop pilulak

Aste honetan, hiru liburu argitaratu ditu Booktegi plataformak: Koldo Izagirreren Sagastiko fartsa antzerki-lan; G.K. Chesterton-en Oinkada misteriotsuak ipuina (Jasone Larrinagak itzulia); eta Pop pilulak fanzinearen 5 zenbakia.

Koldo Izagirreren Sagastiko fartsa antzerki-lanean,  topaketa latzak eta kantu gozoak nahsten dira Intxaurrondo auzoan fartsa ikaragarria osatuz.

G.K. Chesterton-en Oinkada misteriotsuak ipuinaren giroan, “Benetako Hamabi Arrantzaleak klub fin hartako kideetako bat topatzen baduzu Vernon Hotelean sartzen klubaren urteko afarirako, erreparatuko duzu, berokia kentzen duenean, bere jaka berdea dela eta ez beltza. Zergatik galdetzen badiozu…”

Pop pilulak 5 alea eta aurreko guztiak ere badituzue Bootegi plataforman. Pop kulturari buruzko euskarazko fantzinea da (zen) Pop Pilulak, eta 2017ko abenduan zortzigarren alea plazaratuko ostean, argitalpena desagertu egin zen. Guztira zortzi ale argitaratu ziren.
Bosgarren horretan Ana I. Morales, Charles Bukowski –DJ Xoxorriok itzulia–, Alberto Casina, Antton Iturbe, Iban Zaldua, Ramon M. Zabalegi, Iñigo Basaguren-Duarte, Iñigo Bidetxea, Julen Azpitarte, Yurre Ugarte, Martin Bidaur, Txema Rodriguez, Giorgio Bassmatti, Xabier Sagardia, Ekaitz Goienetxea, Aritz Galarraga, Koldo Almandoz, Santi Leone… idazleen testuak topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button