BESTELAKOAK

Aste honetan, “Bi Harriz Lau Xori” festibala, Biarritzen

Euskal sorkuntzaren inguruko hitzordua antolatu dute Biarritzen, martxoaren 21etik 24ra: Bi Harriz Lau Xori festibala. Ikus-entzunezkoak, kontzertuak edota antzerkiak tokia izango dute bertan.

Bihar bertan, martxoak 21, abiatuko da jaialdia Gure Oroitzapenak izeneko filmaren emanaldiarekin. Euskal Herriko nahiz beste zenbait herrialdetako 12 zuzendariren pieza banak osatutako proiektua da. Hala, Sarriren poemak edo ipuinak zinemara ekarriaz,  “hogeita hamar urtez, zuri beltzeko argazki bat, irudirik eza, ausentzia  izan den poeta izoztu eta irudirik gabekoari, irudia jarri nahi izan diona”, azaldu dute zuzendariek. Horretarako bere ipuinak eta poemak zinemara ekarri dituzte film honetan, “poeta ez baita ezer, bere obra ez bada”. Zenbait kritikarik filmari buruz egindako adierazpenen arabera, “Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da, baina ez soilik literatura adierazpide molde guztiak ukitu dituelako, baita bere iruditeria ezin konta ahala osatu eta sortzeko gai izan delako ere. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…”

Bi Harriz Lau Xori festibalaren programazioa honako emankizunekin osatuko da: martxoak 22 Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen kontzertua; 23an, Biraka dantzaldia; eta 24an, Ander Lipusek zuzenduriko Zazpi Senideko antzerki-lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button