ARTEA

Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalaren erakusketa abian

Irailaren 28ra bitartean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan, Euskal Irudigileak 20 Urte izeneko erakusketa ikusgai izango da. Erakusketa horretan 173 lan ikusi ahalko dira, eta bertan ere, ilustrazioak Euskal Herrian izan duen bilakaera antzeman ahal izango da.

Erakusketaren xedea sorkuntza lan garrantzitsu hori bultzatzea da, izan ere batzuetan lan hori ikusiezina izaten da. Bestelako helburuak ere badaude: ilustratzaileen lana ezagutaraztea; artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea; eta sektorearen indarra azpimarratzea, toki-, nazio- eta nazioarte-mailan. Erakusketa aukera ona da bertan dugun talentua ezagutzeko, eta modu berean, kontsumitzailearen begietatik ezkutatuta dauden balio artistikoak zabaltzeko.
Gainera, sektorea osotzen duten ahotsen aniztasuna erakutsi nahi du, protagonistak anonimotasunetik ateraz, eta euren sorkuntza-lanak egokitzen ari diren sormen-eremuak azalduz. Horrexegatik, aurton eta datorren urtean Donostiara, Guadalajarara (Mexiko), Gasteizera eta Iruñera abiatuko da erakusketa ibiltari hori.

Elkarteak ospatzen ari den urteurren horren harira, bertan izan diren presidente guztiek kolektiboaren historia errepasatzen duten liburua argitaratu da. Eta horretaz gain, protagonisten iritziak ezagutzeko aukera egongo da hiru saiotan banatu den podcast batekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button