Nontzeberri

Aste honetan bertso-saio bereziak, Araban

Bertsogintza makina bat konturekin nahas daiteke. Araban ere badakite hori, eta aste honetan bertsoarekin bestelako kontuak nahastuko dituzte.

Gaur berton, Hala Bedi tabernan, 20:00etan, eta Unibertsolariak izeneko saioa ontzeko, Koldo Gezuraga, Igauri Lopetei eta Aimar Sorazu bertsolariak arituko dira Gorka Pagonabarraga gai jartzailearen agindupean.

Barikuan, urtarrilak 31, 21:00etan, Talka espazioan, Miren Artetxe, Maider Arregi, Oihana Bartra, Izar Mendiguren, Irati Majuelo eta Maddi Gallastegi bertsolariek saioa berezia egingo dute: Bertsoburger. Paula Amilburuk eta Maialen Kortabarriak gaiak jarriko dituzte.

Egun berean, baina Maturanan, 21:00etan, Arabako Lautada eta Barrundiako Udalak antolatuta, Alaia Martin eta Ruben Sanchez bertsolariek saio egingo dute afariarekin batera.

Larunbatean, Aramaioko Bertso Eskolak bultzatuta, Aramaio Eskekoa egingo dute 10:00etatik aurrera. Geroago bazkaria Iturrieta sagardotegian. Aramaioko Bertso Eskolako bertsolariak izango dira egun horretako protagonistak.

Azkenik, Gasteizen eta Zalduondon, Arabako Bertso Kuadrillartekoa Txapelketaren saioan izango dira.

Exit mobile version