BERTSOTAN

Aste honetan “Ahoa Bete Hots”

Uztailaren 2tik 4ra, Esan berriz, esan lelopean hasiko dira Amasa-Villabonan, Ahoa Bete Hots jardunaldiak. Gaur berton amaitzen da izena emateko epea, baian seguruenik partaidetza bermaturik egongo da.

Aurtengoan transmisioa izango da hizpide, eta hala, Esan berriz esan lelopean antzerki, bertsolaritza, kantagintza eta ipuingintzaren transmisioaz arituko dira hainbat aditu, haien artean, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Amuriza. Hauek guztiak Mintzola Fundazioaren egoitzan bilduko dira, uztailaren 2, 3 eta 4an.

“Ahozkotasunaren zein ahozko generoen transmisioan interesa duen oro asetzeko jardunaldiak dira. Batez ere irakasleei, aisialdiko begiraleei eta irakasleei zuzendua da. Hezkuntzako irakasleak, euskaltegi, udaleku, barnetegi, antzerki, bertso-eskola, kantu eta ipuin irakasleak, gurasoak eta ahozko generoen transmisioa eragiten duten guztiei zuzendua. Beraien guneetan praktikan jartzeko gogoeta eta esperientzien berri emango dute hizlariek”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button