MUSIKA

Jazzaldiak hiru kontzertu antolatu ditu otsailean

2020an bukatu gabe utzitako Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuari amaiera emango dio Jazzaldiak, eta iaz parte hartu ezin izan zuten hiru taldeek kontzertu bana eskainiko dute otsailean. Emanaldiak dohainik dira.

2020an Donostiako Jazzaldiak egindako deialdira aurkeztutako proposamen guztien artetik, 15 talde aukeratu zituen Jazzaldiak, eta horietatik hamabik kontzertua eskaini zuten (Horda, The Herman Family Singers, Swingtronics, Dos, No More Blues, Mojo Hand, Origen, Asier Ardaiz & Friends, Los Juanes, Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trío, Oblivion eta Monk’s Sphere).
Orain faltan dauden besteek kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, data hauetan: De 2 En Blues Band, otsailaren 9an, 19:00etan; No More Jazz Brassband, otsailaren 16an, 19:00etan; eta Les Fous, otsailaren 23an, 19:00etan

Emanaldi horien ondoren, Jazzaldiko programazioaren barruan hartuko diren hamar taldeak aukeratuko dituzte jaialdiaren antolatzaileek. Talde hautatuek 56. Jazzaldian, uztailaren 21etik 25era, emango dituzte kontzertuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button