BERTSOTAN

Aste honetakoak Araban

Bihartik aurrera hainbat saio egongo dira Araba aldean.

Hala, bihar bertan, Laudion bertso-korrika egongo da Arrañope Tabernan, 19:30ean. Ainhoa Comas, Paula Amilburu, Izar Mendiguren eta Ruben Sanchez arituko dira.

Ostiralean, Aguraineraino joango da bertso-korrika. Herriko Tabernan, Oier Arbina, Jon Ruiz de Pinedo, Oihane Perea eta Igor Elortza bilduko dira.

Larunbatean egun handia izango da Dulantzin. Bertako Kultur Etxean, Arabako Bertsolari Txapelketa. 3.finalerdia jokatuko da Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Irati Anda, Ruben Sanchez, eta Jagoba Apaolaza bertsolarien presentziarekin.

Larunbatean, azkenik, Kanpezuko K-18 tabernan bertso-korrika izango da. Han Fredi Paia, Iñigo Izagirre, Ane Labaka eta Julen Zulaika arituko dira norgehiagoka.

Gainerako saioak begiratzeko egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button